120.000 euroko isuna, iruzur egitea leporatuta
IRUÑEA. Lan Ikuskaritzak zigorra jarri dio Nafarroako enpresa bati, lanik egin ez arren, langileentzat langabezia saria eta laguntzak eskatzea leporatuta. 120.000 euro ordaindu beharko ditu. Beste hiru enpresa ere ari dira ikertzen, antzeko zerbait egin dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu