Alargunari 78.628euro eta bost seme-alabetako bakoitzari 8.736 euro. Guztira, 122.308 euroko kalte ordaina eman beharko dio Beasaingo CAFek amiantoaren eraginez hildako langile ohi baten sendiari. Behar adinako prebentzio neurriak ez hartzea leporatu diote epaitegiek
Felipe Sarriegi izeneko langilea 1943an hasi zen bagoiak egiten dituen enpresan lanean, eta 1980ra bitartean hainbat kargutan egon zen. Ondoren, bederatzi urtean, beste kooperatiba batean egin zuen lan -han amiantoa erabili zenik ez da frogatu-. 1989an itzuli zen berriro CAFera, eta han erretiratu zen, ekonomatoko gerente postuan. Gaur bi urte esan zioten pleurako minbizia zuela, eta hilabete gutxiren buruan hil zen.
Epaiaren arabera, enpresak langileei ez zizkien osasun azterketak eginarazi, eta amiantoaren arriskuen berri ere ez zien eman. Beraz, ez zuen beharginen osasuna eta segurtasuna behar bezala bermatu.
CCOOren arabera, epaiak agerian jartzen du funts bat sortu behar dela amiantoaren biktimentzako. «Horrela ez dute mina konpontzeko auzitara jo beharrik edukiko», azaldu du sindikatuak.
122.308 euro emango dizkio CAFek amiantoak hildako baten familiari
Langilearen osasuna bermatzeko behar adinako prebentzio neurririk ez zuela hartu ebatzi du epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu