Ultracongelados de la Ribera enpresak lana erregulatzeko txosten bat aurkeztu du, 123 behargin kaleratzeko. 55 urtetik gorako 53 langilek erretiroa behar baino lehenago hartzea nahi du enpresak.
Ekoizpenaren zati handi bat Valentziara eraman nahi du enpresak, eta Martzillan logistika zentroa utzi nahi du. 28 pertsonako lantaldea mantendu nahi dute Nafarroan.
Elikagaiak bildu eta hotzean mantentzeaz arduratzen den enpresa bat da Ultracongelados de la Ribera. Datorren urteko irailera arte mantenduko du ekoizpena Martzillan, eta, enpresak ziurtatu duenez, "langile gehienak data horretan aterako dira". Zuzendaritzak atzo eman zion lana erregulatzeko txostena langile batzordeari, eta datorren ostegunean hasiko dira negoziatzen.