Langabezia

%14,5era jaitsi da langabezia Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Aurreko hiruhilekoan baino puntu erdi txikiagoa da tasa; landunak ere zertxobait gutxitu dira.

Miren Garate.
2014ko urriaren 17a
11:22
Entzun

Eustatek egindako zenbaketaren arabera, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 151.800 langabe zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gutxiago. Beste era batera esanda, %15etik %14,5era murriztu da langabezia tasa. Gizonen kasuan, %14,8koa da kopurua, eta emakumeetan, %14,3koa.

Datua ona izanik ere, ez da erabat biribila. Izan ere, landunen kopurua ez da gehitu. Ekain bukaeran baino 700 lagun gutxiago ari ziren beharrean (%0,1). Zerbitzuen sektorean galdu dira enpleguak, eta emakumeen artean eragin handiagoa izan du.

Eustatek jakinarazi duenez, familia unitateen %5,7an pertsona aktibo guztiak langabezian daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.