Espainiako eta Frantziako estatistika institutuek eta Eustatek argitaratutako datuak baliatuta, Euskal Herriaren lan merkatuari buruzko txosten bat osatu du Gaindegiak. Haren arabera, langabeziak behera egin du azken hiruhilekoan, eta 12.400 langabetu gutxiago zenbatu ditu Euskal Herrian (-0,7).
Hegoaldeko lurralde guztietan jaitsi da langabezia, eta Ipar Euskal Herrian berdin jarraitzen du kopuruak. Behin-behineko estimazioak dira Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoakoak, datu ofizialen zain.