16,8 milioi euroko isuna Espainiako zazpi enpresari
MADRIL. Espainiako Lehiaren Batzordeak 16,83 milioi euroko isuna ezarri die guztira obra zibiletan lan egiten duten zazpi enpresari. Batzordeak dio enpresek kontratuak banatu dituztela hamalau urtean, lehiaketara aurkeztu beharreko eskaintzak hitzartuz. Zigortuen artean FCCren eta Ferrovial Agromanen enpresak daude, BBR eta Tecpresa, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu