17.700 milioi dolar AIGren aktiboak saldu eta gero

2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
NEW YORK. Erreserba Federalak 17.700 milioi dolar lortu ditu American International Group finantza taldearen hipoteka aktiboak salduta. 2008ko irailean, Lehman Brothersen ondotik porrot egin zuen AIGk. AEBetako Gobernuak 180.000 milioi dolar jaulki zituen eta bertan esku hartu zuen. Bere hipoteka aktiboak saltzea lortu du, eta atal hori «itxitzat» jo du Erreserba Federalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.