Enpresaburu nafar bat -P.U.U-<-> atxilotu dute Costa Rican, ustez 18 milioi euro desbideratzeagatik. Akusazioak kapitalak zuritzea eta etengabeko iruzurra egitea leporatzen dio.
Joan den abuztuan Azpeitiko Epaitegiak atxilotzeko agindua eman zuen, eta herenegun atzeman zuen herrialde hartako Poliziak, Terron Colorado herrian.
Costa Ricako La Nacion egunkariaren arabera, R.J.A Getariako (Gipuzkoa) Indaux enpresako finantza zuzendari ohiarekin tratua egin zuen, enpresarenak ez ziren kontu korronteetara 18 milioi euro horiek desbideratzeko. 2003 eta 2007ko uztaila artean gertatu zen hori.
Iruzurretik jasotako diru horrek Costa Ricako hainbat kontu korrontetan amaitu du, egunkari berak dioenez. Hain zuzen ere, 64 urteko enpresaburu nafarra han bizi da duela urte eta erdi ingurutik.
Bizilagunek azaldu dutenez, luxuzko bizitza eramaten zuen enpresaburuak Costa Rican. Poliziak hiru etxe eta 140.154 euro atzeman dizkio, besteak beste.
Beste hamaika atxilotu
P.U.U.-z gain, beste hamaika pertsona atxilotu dituzte Espainian. Hango Poliziak azaldu duenez, enpresei iruzur egiteaz arduratzen zen talde bat osatzen zuten, eta bertako burua P.U.U. zen.
Getariako Indaux enpresak ez du gertatutakoaren inguruan azalpenik eman nahi izan, bainajustiziak ekintza horiek argitzeko itxaropena dutela adierazi du.
18 milioi euroko iruzurra egitea egotzita, nafar bat atxilotu dute Costa Rican
Hango komunikabideek diotenez, Indaux enpresako finantza zuzendari ohiaren laguntza izan zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu