18.400 euroko gutxieneko soldata beharginentzat

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Lan hitzarmen berriarekin, Bizkaiko metalgintzako beharginen gutxieneko soldata eguneratu dute. LAB sindikatuko ordezkariak emaniko datuen arabera, aurrerantzean 18.400 euro inguru jasoko dituzte gutxienez, hamalau soldatatan banatuta —1.310 eurohilabetean—. Aurretik jasotzen zutena baino 1.100 euro gehiago dira urtean. Soldaten eguneraketak egiteko 2011tik 2018ra arteko KPIak igo dituzte, eta %2,5 gehitu. 2019an KPIa gehi %1,75eko eguneraketa egingo da soldatetan, eta hurrengo bi urteetan KPIa gehi %1,5.

Dena den, 2003ko hitzarmenarekin jarraitzen zuten langileek nabarituko dute soldata igoerarik handiena. LABeko ordezkariek bat aipatu zuten: Inelsa. Enpresa horietako beharginen urteko soldata 5.012 euro hobetu dela nabarmendu zuten. Orain arte 13.403 euro kobratzen zituzten urtean. Soldaten eguneraketa talka puntuetako bat izan da negoziazioetan, subrogazioarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.