Emaitzak

190 milioi euroren irabaziak lortu ditu Kutxabankek, %20,7 gehiago

Caja Sur taldeak ekarpen positiboa egin du, 15,9 milioi eurokoa.

xabier martin
2016ko urriaren 27a
14:52
Entzun

2015eko lehen bederatzi hilabeteetan baino %36 hipoteka gehiago egin ditu Kutxabankek aurtengo lehen bederatzietan. Kontsumorako maileguak ere hobetu ditu, %28,6, eta enpresa txiki eta ertainei emandako maileguak %44 handitu dira (9.692 milioi euro). Horrek guztiak 190,3 milioi euroren irabazi garbiak ekarri ditu (203,2 milioi gordin). Aurreko urteko lehen bederatzi hilabeteen emaitzen aldean, %20,7 handitu dira mozkinak.

Gregorio Billalabeitiak gidatzen duen entitateak errentagarritasuna handitzeko martxan jarritako plana emaitzak ekartzen ari da, eta Caja Sur adarrak ere ekarpen positiboa egitea lortu du. Irailera arte 15.9 milioi euroko irabazia lortu du.

53.981 milioi euroko balioa duten bezeroen errekurtsoak kudeatzen ditu Kutxabankek, iazko epe berean baino %3,3 gehiago. Horrez gain, gastuak txikitzeko estrategian urrats gehiago egin ditu entitateak, eta gastu orokorrek %8,6 egin dute behera. Pertsonal gastuetan %5,8 gutxiago gastatu da.

Kutxabankek berankortasun tasa hobetu egin da, halaber, eta %7,16 da urteko lehen bederatzi hilabeteen batez bestekoa aintzat hartuta. Azken urtean 1.066 milioi gutxiago daude zalantza sortzen duten aktiboen zerrendan. Sektorearen berakortasunaren batez bestekoa %9,40 da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.