1980ko hamarkadaz geroztik urreak balio handiena iritsi du

600 dolarretik gora igo da ontza urrea eta urte hasieratik %16 inguru garestitu da

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Petrolioak bereganatzen ditu komunikabideetako lerroburuak, baina urre beltza ez da prezioen zoramenean harrapatuta dagoen lehengai bakarra. Kobrea, zinca, zilarra eta urrea inoizko prezio handienetan edo handik gertu daude. Kobrea, adibidez, hain dago garesti, gaur egun, AEBetan kobrezko penny txanponak 1,8 zentimo balio ditu, bere balioaren gainetik.

Urrearen kasuan, ontza batek 600 dolarreko langa gainditu du asteon. Asteartean 604 dolarreko prezioa iritsi zuen, 1980ko abenduaz geroztik prezio handiena. Beste gerra bat egoteko mehatxuaren eta dolarraren gain dauden tentsio handien eraginez, inbertsiogile askoren babesleku bihurtu da urrea. 2002 hasieratik bikoiztu egin du bere balioa, eta 850 dolarrera irits daitekeela aurreikusten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.