20.000 milioiko laguntza jasoko du Errumaniak
BUCAREST. Krisiaren ondorioz, porrot egiteko zorian dago Errumania. Halakorik gerta ez dadin, Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batasunak eta nazioarteko beste hainbat erakundek 20.000 milioi euroko laguntza eman diote. Hitzartutakoaren arabera, politika fiskalak aldatu eta defizit publikoa BPGaren %4,5era murriztu beharko du orain herrialdeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu