Galiziako ordezkaria izango da Bruselan, Autonomia Erkidegoak ordezkatuz, Elena Espinosa Nekazaritza eta Arrantza ministroarekin batera. Jaurlaritzak ordezkaritza hau bere esku izatea nahi zuen.
Garrantzia berezia du Espainiari ezarriko dioten kuota Euskal arrantzaleentzat, Frantziarekin adostutako Arcachongo itunak arrantza kuotak frantsesekin elkartrukatzea baitakar.
Arrantza
2005eko antxoa-harrapaketa kopurua %85ean barik %9an murriztea proposatu du EBk
Gaur da biltzekoa Bruselan Europako Arrantza ministroen Kontseilua Urteko Harrapaketa-kopurua (TAC) eta arrantza-kuotak negoziatzeko. Europako Batasunak hasiera batean antxoa-harrapaketaren muga 5.000 tonatan ezarri nahi bazuen ere, azkenean 30.000 tonatan ezartzea proposatu du Europako Batasunaren aldi honetako presidentziak, Herbeheretakoak. Proposamena aurrera ateratzen bada, Kantauriko antxoa-harrapaketa ez da %85 murriztuko, %9 baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu