2006ko mailara jaitsi da etxebizitza berriaren prezioa Hego Eusko Herrian

Bizkaian %8 merkatu dira etxebizitzak azken hamabi hilabetean; Gipuzkoan, berriz, %0,3 besterik ez

Donostia
2010eko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Ez da txarrik onik ez dakarrenik. Eta krisiak zerbait baikorra ekarri badu, etxebizitzen prezioen jaitsiera izan da. Espainiako Etxebizitza Ministerioak kaleratu berri dituen datuen arabera, Bizkaian %8 merkatu dira etxebizitzak urtebetean, %7,2 Araban, %6,9 Nafarroan eta %0,3 Gipuzkoan.

Kasu gehienetan, urteak dira etxebizitzak hain merke egon ez zirela. Araban, esaterako, etxebizitzen prezioaren indize orokorra sekula ez da oraingo mailan egon. Indize hori 2005ean sortu zuen Espainiako Etxebizitza Ministerioak, 100 punturekin. Araban, 96,9 punturekin bukatu zuen 2009a. Sabaia 2006ko bigarren hiruhilekoan ukitu zuen, 109,3 punturekin, eta orduz geroztik %11,4 jaitsi dira prezioak.

Nafarroan eta Bizkaian, berriz, duela lau urteko mailan daude salneurriak. Nafarroan, 106,8 punturekin amaitu zuen iazko urtea indizeak, 2006ko lehen hiruhilekoan egin zuen gisara. Gorenera 2008ko azken hiruhilekoan iritsi zen -114,7 puntura- , eta ordutik %6,9 egin du behera. Bizkaian ere 2006ko lehen hiruhilekoko mailan da indizea, 111,2 puntutan. Han, 2007ko laugarren hiruhilekoan jo zuen goia -124,5 punturekin- eta ordutik %10,69ko jaitsiera izan du.

Gipuzkoan, 122,6 puntutan bukatu zuen 2009a etxebizitza prezioen indize orokorrak, 2007ko hirugarren hiruhilekoko maila berean. Urtebete geroago ukitu zuen sabaia, 126,4 puntura iritsita, eta ordutik %3,01 baino ez du egin behera.

Salerosketa gutxiago

Iazko azaroan 1.692 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian, 2008ko azaroan baino %6 gutxiago, orduan 1.800 izan baitziren. Horietatik 832 etxebizitza berriak izan dira, urtebete lehenago baino %16,4 gutxiago; eta gainerako860ak bigarren eskukoak izan dira, %6,8 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.