langabezia

2008tik hona, 101.700 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan duenez, "egoera larri hau aurten okertu egingo da" Jaurlaritzaren politikagatik.

2013ko otsailaren 5a
14:22
Entzun

Datu beltz batzuk jarri ditu mahai gainean ELAk gaur: 2008. urtetik hona Hego Euskal Herrian 101.700 langabe gehiago daude, harrezkero %89,4 hazi da langabezia lau lurraldeetan, egun langabezia tasa %16,2koa da, langabeen %44,6k ez du inolako prestaziorik jasotzen eta %34,5ek soilik jasotzen dute kotizaziopeko prestazioa.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan duenez, gainera, "egoera larri hau aurten okertu egingo da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak enpleguaren suntsiketaren bidetik jarraitzeko asmoa agertu du”.

Jaurlaritzak berak 2013rako iragarritako 1.200 milioi euroko murrizketak hezkuntzan, osasunean eta laguntza sozialetan "eragin zuzena" izango duela uste du ELAk.

Enpleguaren bilakaerari buruzko txostena aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Muñoz, Mikel Noval ELAko arlo sozialeko arduraduna eta Janire Landaluze ikerketa bulegoko kidea izan dira prentsaurrekoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.