2010.urtean Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak %5eko beherakada izango duela aurreikusi du Carlos Agirre Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Jaitsiera hori finantza krisiaren ondorioa da, hau da, "diru sarrerak jaitsi egin dira eta aurreztutako dirua agortu".
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Barne Produktu Gordina %2,5 zorpetuko da, hau da, 1,7 milioi euroko zorra izango da, Agirreren esanetan. Agirrek ohartarazi du 2009tik 2010ra 43.000 lanpostu galduko direla. Datu horiek oinarri hartuta Jaurlaritzaren aurrekontuak 2010. urtera begira "murrizketak" jasango dituela adierazi du Agirrek.
Pasa den astean Agirrek 550 milioi euroko murrizketa aurreikusi zuen, baina gaur helburu hori lortzea "zaila" izango dela nabarmendu du.
Jaurlaritzak aurrekontuen txostena urriaren 31 baino lehenago prestatu beharko du, ondoren hori Eusko Legebiltzarrean aurkezteko.
ekonOMIA
2010eko Jaurlaritzaren aurrekontuak %5 murritzagoak izango dira
Jaitsiera hori finantza krisiaren ondorioa dela adierazi du Carlos Agirre Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu