2011ko bigarren seihilekotik aurrera espero du susperraldia AFMk

Makina-erreminta eta fabrikazio teknologien batzarra egingo dute asteazkenetik ostiralera Donostiako Kursaalean

Miren Garate.
Donostia
2010eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Urtea amaitu bitartean, egoera hobetuz joango da eskaeren aldetik. Fakturazioak, ordea, negatiboa izaten jarraituko du. Hala, 2011ko lehen seihilekoa ekoizpenarentzat «zaila» izango delaesan du Xabier Ortueta Espainiako Makina-erremintaren Ekoizleen Federazioko zuzendari nagusiak. Urte erditik aurrera espero dute susperraldia.

Makina-erreminta eta fabrikazio teknologien batzarra egingo da datorren astean Donostiako Kursaalean. Horren aurkezpenean eman zituen elkarteak 2010eko lehen sei hilabeteetako datuak. Iazko emaitzekin konparatuta, %85 igo dira eskaerak. Kontuan hartu behar da, ordea, 2009an %67 jaitsi zirela.

Azpisektore eta enpresetan ezberdintasun handiak daudela adierazi duOrtuetak. Deformaziosektorea dago ondoen. Herrialdeei dagokienez, Txina eta Indiaren garrantzia gero eta handiagoa da makina-erremintako enpresen eskaera zorroan. Ameriketan ere susperraldi bat nabaritu dute, eta Europan, Alemanian da itxaropen handien sortzen duena. Barne merkatuak oraindik geldirik jarraitzen duela gaineratu du.

Krisiak krisi, datorren asteko batzarrean parte hartzeko eskatu die AFMk enpresa eta ikertzaile guztiei. Asteazkenean hasiko da, eta ostiralean amaituko. 1976tik egiten da, eta aurtengoa 34. aldia izango da. «Iraunkortasunaren paradigma konpontzeko prozesu industrialak definitzea izango da helburuetako bat», adierazi du Koldo Arandia presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.