2012an 453 hitzarmen zeuden indarrean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan —182.834 langileri eragiten zien—. Bestetik, iaz hitzartu ziren itunak soilik 182 dira —63.859 behargin—.
Lan gatazkak areagotu egin ziren iaz, txostenaren arabera. Hiru lurraldeak aintzat hartuta, 277 greba izan ziren —hiru greba orokorrak zenbatu gabe, ezta sektore publikoan otsailaren 9an eta maiatzaren 31n egon ziren biak ere—. 2011tik %15,4 igo da greba kopurua.
Grebetan parte hartu zuten langileen kopurua ere antzerako neurrian igo da urtebetean (%15,6).