Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak datorren urteko aurrekontuak aurkeztu ditu gaur, eta aurkezpen horretan esan du datorren urtea "gogorra, estutu beharrekoa", izango dela baina aldi berean, "bideragarria". Aldundiak 7.134,5 milioi euroko aurrekontua aukeztu du, aurtengoa baino %1,7 txikiagoa.
Murrizketarik izango ez dute departamentu bakarrak Gizarte Ekintzakoa (748 milioi euro), Ingurumenekoa (94 milioi euro) eta Ekonomia sustatzekoa (84 milioi euro) izango dira, Iruarrizagak jakinarazi duenez. Gizarte Ekintzaren ondoren Azpiegitura eta Garraio sailak du partidarik handiena, 331 milioi eurokoa. Ogasunak 141 milioikoa izango du, Presidentetzak 82koa, Kulturak 75ekoa eta Nekazaritza sailak 53koa.