Ekonomia

2013. urte amaierara arte atzeratu du ekonomiaren suspertzea Euskadiko Kutxak

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan langabezia tasa %16 igoko dela iragarri dute, eta Nafarroan %16,5.

Lander Muñagorri Garmendia.
2012ko abenduaren 19a
14:58
Entzun

Euskadiko Kutxak beste urtebete atzeratu du ekonomiaren suspertzea: “Behin betiko irtenbidetik urrun gaude, eta oraintxe ez dago baikortasunerako aukerarik”, esan du Xabier Egibarrek, Euskadiko Kutxako zuzendariordeak. Eta 2013. urterako aurkeztu duten aurreikuspen ekonomikoaren datuek hori erakusten dute. BPGa %1 jaitsiko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan, %0,9. Datu horren hazkundea ikusteko, hurrengo urtearen amaierara itxaron beharko da.

Datu eskas horri langabezia tasaren hazkundea gehitu diote. EAEn, 1,1 puntu igoko da tasa —%14,9tik %16ra—, eta Nafarroan, berriz, 0,8 puntu —%15,7tik %16,5era—.

Hazkunderik ez da izango Hego Euskal Herrian, baina munduan datuak bestelakoak dira. AEBek %1,9ko hazkundea izango dute BPGan, eta garatzeko bidean dauden herrialdeek, batez beste, %2,6koa. Alde horretatik, euskal enpresetan hazkunde hori sumatzea espero du Joseba Madariagak, Euskadiko Kutxako ikerketa saileko zuzendariak. “Nazioartean dauden enpresek igoera hori aprobetxatu behar dute”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.