Nafarroako Gobernuak 3.597 milioi euroko gastua iragarri du datorren urterako, gaur onartu baitu 2013ko aurrekontu aurreproiektua. Exekutiboak azaldu du gastuaren beherakada iragarri dutela datorren urtearako espero dituzten diru sarrerak aurtengoak baino urriagoak izatea espero dutelako.
Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun Industria eta Enplegu kontseilariak aurkeztu du goizean aurrekontu aurreproiektua. Nabarmendu du datorren urterako aurrekontuek "oinarrizko" zerbitzu publikoak bermatuko dituztela, eta osasuna, hezkuntza eta gizarte politikak aipatu ditu. Hiru alor horiek hartuko dute datorren urterako gastuaren ia erdia (%49,86). Edonola ere, murrizketak iragarri ditu osasunean (-%6,28) eta hezkuntzan (-%6,36).
Gainera, exekutiboak azaldu du 2013ko aurrekontuek Nafarroako ubidearen handitzea, AHT abiadura handiko trenaren bidea erakitzen jarraitzea eta Iruñean Lanbide Heziketako kanpus bat egitea jasotzen dutela. AHTrako inbertsioa erdira murriztu arren, 68,5 milioi euro jarriko ditu obretarako.