EKONOMIA

2014ko aurrekontuetan murrizketa gehiago egiteko eskatu dio Bruselak Espainiari

Europako Batzordeak dio kontu horiekin ez duela beteko difizita %5,8aren azpira jaisteko eskaera.

2013ko azaroaren 15a
12:18
Entzun

Murrizketa gehiago egiteko eskatu dio Bruselak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. Datorren urterako aurkeztutako aurrekontuaren zirriborroarekin defizit maila ezingo duela bermatu aurreikusi du Europako Batzordeak.

Aurreikuspenen arabera, Espainiak 2014an barne produktu gordinaren %5,9ko defizita izango du, eta Bruselak %5,8ren azpitik izatea eskatzen dio. Gainera, esan du kalkulu hori arrisku handikoa dela, diru sarreretan jaitsierak egon daitezkeelako.

Gaur lehen aldiz baloratu ditu Europako Batzordeak euroguneko herrialde guztien aurrekontuak, etorkizunean zorraren krisi gehiago saihesteko asmoz. Arau berrien arabera, Bruselak eskumena du ofizialki aurrekontuetan aldaketak egiteko eskatzeko, baina oraingoz ez du exijentzia mailara eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.