Industria

2022. urtean 50 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten du Vicrilak

17 milioi euroren inbertsioak egingo ditu datozen bost urteetan, eta esportazioak %60ra handitzeko helburua ezarri du denbora tarte horretarako.

Vicrilaren lantegia. ARITZ LOIOLA, FOKU
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko urriaren 23a
13:45
Entzun

Egoera zailean egon zen Leioako (Bizkaia) Vicrila lantegia, baina Mivaricar taldeak hura erosi ostean bestelako itxura eskaintzen hasi dela esan daiteke. Gaur goizean, datozen bost urteetarako egin duten plan estrategikoa aurkeztu du Fernando Bermejillo beira lantegiko zuzendari nagusiak, eta 2018an fakturatuko dituzten 25 milioi eurotik 50 milioi euro fakturatzera iritsi nahi dute 2022. urterako. Hau da, diru kopuru bikoitza fakturatu nahi dute. Horretarako, 17 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte denbora tarte berean, eta automatizazioari bide emango diote gastuak %1,5 txikituz. Inbertsio horiek ekoizpenean bertan “malgutasuna” ekarriko dutela uste du Bermejillok, beira egiteko labeetan automatizazio handiagoa ezartzea baita asmoa.

Datozen urteetarako, Vicrilak nazioartean duen presentzia areagotzea izango da zuzendaritza berriaren helburua, eta esportazioak %60ra iristea nahi du. Hori horrela izan dadin, AEBetako merkatuan sartzeko asmoa azaldu du Bermejillok, eta Neville eta Pavisa enpresekin aliantza komertzialak dituztela argitu du. Horiekin AEBetara sartzeko aukera izango dutela azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.