TRUMPEK EB-KO AUTOEI EZARRI NAHI DIEN MUGA ZERGA
Atzo jarri ziren indarrean EBk AEBetako hainbat produkturi ezarritako muga zergak. Berehala etorri da Donald Trumpen erantzuna: mehatxu egin du %20eko tarifa bat jarriko diela Europako Batasunean egindako autoen inportazioei. Gaur egun, %2,5 da muga zerga hori. Kalte handien Alemaniari egin diezaioke: iaz, 494.000 auto esportatu zituen AEBetara.
%20
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu