Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez, 222.918 langabe izan dira Hego Euskal Herrian azaro amaieran. Hortaz, aurreko hilabetean baino 3.847 behargin gehiago geratu dira lanik gabe. Iazko azarotik aurtengora, berriz, 32.105 pertsona gehiago daude langabezian.
Batez beste, Araban hazi da gehien langabezia tasa urriarekin alderatuta (%2,18), eta Bizkaian gutxien (%1,57). Hamabi hilabetean ere Araban egin du gora gehien langabe tasak, ia %20 hazi baita. Nafarroa da urte osoko datuak aintzat hartuta langabezia tasaren gorakada apalena izan duena (%13,11).
Generoka, soilik Bizkaian daude gizon gehiago lanik gabe emakumeak baino. 48.385 gizon eta 47.600 daude lanik gabe herrialde horretan.
Herrialde guztietan, sektore guztietan egin du gora langabe kopuruak. Gainera, zerbitzuen alorrean hazi da gehien langabezia tasa hegoaldeko lau herrialdeetan. Aldiz, lehen sektorea da langile gutxien galdu duena, Araban izan ezik; han, lanpostu gutxiago galdu dira industrian.
Datuak
Araba. Azaro bukaeran, 26.911 langabe.
Urritik +573 (+%2,18); iazko azarotik, +4.466 (+%19,90).
Bizkaia. Azaro bukaeran, 95.985 langabe.
Urritik, +1.480 (+%1,57); iazko azarotik, +14.468 (+%17,75).
Gipuzkoa. Azaro bukaeran, 48.173 langabe.
Urritik, +938 (+%1,99); iazko azarotik, +7.161 (+%17,46).
Nafarroa. Azaro bukaeran, 51.849 langabe.
Urritik, +856 (+%1,68); iazko azarotik, +6.010 (+%13,11).
Hego Euskal Herria. Azaro bukaeran, 222.918 langabe.
Urritik, +3.847; iazko azarotik, +32.105.