2,25 hektarea mahastizain bakoitzarentzat Araban

2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 150 hektarea banatuko ditu mahastizain gazteentzat, doan. Bakoitzari 2,25 hektarea lur lagako dio diputazioak, belaunaldi berriek sektorean lanean jarrai dezaten bermatzeko asmoz. Baldintza gisa, lagatako lurretan mahasti ekologikoak erabili beharko dituzte, mahats zuria edo tokiko mahatsa jarrita, eta ekoizpen integratua egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.