Maiatzean 59.083 enpresa zeuden Eusko Jaurlaritzaren eskukemeneko hiru lurraldeetan, orain urtebete baino 484 gehiago (%0,8). Apirilean urte arteko aldea %1,4koa zen; beraz, sei hamarren jaitsi da. Gipuzkoan enpresa bat gutxiago utzi du hilabeteak, eta dozenaka batzuk gehiago beste bi lurraldeetan.
Autonomoen kopuruak ere gora egin du maiatzean, 312 gehiago baitaude. Guztira 174.225 autonomo daude Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. 2015eko maiatzean ere hazkunde handiagoa gertatu zen, 431 autonomo gehiago erregistratu baitziren. Izan ere, urte arteko alderaketan azken hiru hilabeteetan behera egin du autonomoen kopuruak. 2013ko abuztuak markatu zuen gutxieneko zenbakia, eta ordutik 2.873 autonomo berreskuratu dira. Kontua da krisia hasi zenetik 18.444 galdu zirela 2013ko abuztura arte.
Horrez gain, 2016ko lehen hiruhilekoan 66 izan dira konkurtsoan dauden enpresak, aurreko urteko epe berean baino %22 gutxiago. 2008tik ez da urteko lehen hiruhileko hoberik enpresa konkurtsoei dagokienez.