Ekonomia

23.000 lanpostu garbi galdu dira 2012an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Eustatek emandako datuen arabera, EAEKo barne produktu gordinak %1,7 egin du atzera iazko azken hiruhilekoan, aurreko urteko epe berarekin alderatuta.

xabier martin
2013ko otsailaren 13a
11:28
Entzun

Datu makroekonomikoak benetako egoera gordinaren isla dira aspaldi honetan. Eustatek jakinarazi duenez, %1,7 egin du atzera BPGak 2012ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urtekoaren aldean. 2012. urteari dagokionez, 23.000 lanpostu garbi galdu dira. Urte osoa kontuan hartuta, EAEko ekonomiak %1,2 egin du atzera, erakundeak berak aurreko astean ezagutzera eman zuenez. Iazko azken hiruhilekoa bosgarrena da jarraian ekonomia atzera egiten ari dela.

Jaurlaritzak dioenez, BPGaren gainbehera moteltzen joango da 2013ak aurrera egin ahala, baina ez da hazkunderik izango urte osoan. Aurtengo lehen hiruhilekorako BPGaren %1,6ko jaitsiera aurreikusi du; bigarrenerako, %1,4koa; hirugarrenerako, %1ekoa; eta laugarrenerako, %0,3koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.