Ekonomia

244 milioi euroko kontratuak sinatu ditu CAFek

Turkia eta Brasilerako egingo ditu bagoiak.

2009ko irailaren 10a
18:07
Entzun
CAF Beasaingo enpresa taldeak (Gipuzkoa) Istanbuleko metroarentzat (Turkia) 30 bagoi egingo ditu, 139 milioi euroko kontratua sinatu baitute gaur.

Aurretik ere egin du lan Turkiarekin Beasaingo enpresak. 2005ean, hamar bagoi egin zituen Ankara eta Istanbul lotzen dituen Abiadura Handiko Trenarentzat eta 2007an bi bagoi gehiago egin zituzten tren berarentzat. 2007an Antalya hirirako tranbia eraikitzen ere parte hartu zuen eta Izmir hirirako 33 bagoi egiten ari dira.

Brasilerako bagoi gehiago

Lehengo urtean 40 bagoi egin zituzten Brasileko Sao Paulo hiriko metroarentzat. Aurten beste zortzi bagoi eta zortzi kotxe egingo dituzte enpresa berarentzat, 105 milioi euroko kontratua sinatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.