Ekonomia

247 langile aurrejubilatuko ditu Sestaoko Babcock Borsig enpresak

Espainiako Lan Zuzendaritzak onartu du Babcok Borsig enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientea, eta, ondorioz, Sestaoko lantegi horretako 247 langile aurrejubilatuko dituzte. Nolanahi ere, Lan Zuzendaritzak bere garaian lantegiak hartutako konpromisoak betetzeko baldintzarekin eman du ebazpena indarrean jartzeko baimena.

2004ko uztailaren 30a
20:28
Entzun
Babcock lantegiak Espainiako Lan Zuzendaritzaren aurrean enplegua erregulatzeko ebazpena aurkeztu eta Espainiako Lan Zuzendaritzak ebazpena onartu du. Dena den, Lan Zuzendaritzak bere garaian lantegiak hartutako konpromisoak betetzearen baldintzarekin eman du ebazpena indarrean jartzeko baimena. Honela," lantegiaren etorkizuneko bidegarritasuna bermatu eta lanpostuak mantentzearren," Sestaoko lantegian 247 langile aurrejubilatuko dituzte.

Hala ere, espedientea onartzeak ez duela esan nahiEAEko lan agintaritzaren ebazpen- proposamenarekin inolako desadostasunik dagoenik jakinarazi du Espainiako Lan Zuzendaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.