%28 gutxiago irabazi du HSBCk lehen seihilekoan

2008ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
londres Iazko lehen seihilekoarekin alderatuta aurten epe berean %28 gutxiago irabazi du HSBCk, Europako burtsa kapitalizazio handiena duen bankuak. Zergak ezarri aurretik lortutako emaitzen arabera, 10.200 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan. 2007an, epe berean, 14.200 milioi dolar irabazi zituen. Erresuma Batuko bankuaren irabaziak igo egin dira Europan, Asian eta Hego Amerikan. AEBetan, ordea, espero baino irabazi gutxiago izan dituzte, batez ere, hipoteken krisiaren eraginez. Gastuak murrizteko asmoz, hainbat bulego irekitzeari utzi dio HSBCk AEBetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.