EKONOMIA

%2,9 hazi dira prezioak 2012an Hego Euskal Herrian

Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi du abenduko datua.

2013ko urtarrilaren 2a
20:51
Entzun

Iazko abenduko Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) datua eman du gaur Espainiako Estatistika Institutuak, eta %2,9 hazi ziren prezioak 2012an. Urtarrilaren 15ean emango dute behin betiko datua, baina gaur emandakoa baieztatzen badute, 2011n baino gutxiago egin zuten gora prezioek. Izan ere, %3 egin zuen gora KPIak urte hartan.

2012ko urtarrilean %2 egin zuten gora prezioek. %3,4ko hazkundea izan zuten irailean, balio erantsiaren gaineko zergaren gorakadak eraginda. %3,5era igo zen KPIa urrian, baina behera egin zuen azaroan, %2,9raino. Besteak beste, sendagaien prezioa apaltzeak eragin zuen beherakada hori. Abenduan, berriz, egonkor mantendu da KPIa.


Ikusi Bilbo, proba mapa handiago batean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.