Enpresak

30 lanpostu arriskuan, lantegiaren desjabetzeagatik

Bihar da egitekoa Orozko Transformadosen desjabetzea; epaileari bertan behera uzteko eskatu diote beharginek.

Miren Garate.
2014ko abenduaren 18a
14:47
Entzun

Urteetan finantza arazo handiak izan ostean, beste enpresa talde baten esku geratu zen Legutioko (Araba) Orozko Transformados Metalicos. Enpresaburu berriak, ordea, ez dira gai izan zorrei aurre egiteko, eta hainbat enbargoren ostean, lantegia desjabetzearen alde egin dute jabe ohiek. Langileek salatu dute erabaki horren eraginez 30 lanpostu suntsituko direla. "Har zezaketen erabakirik txarrena hartu dute. Kontzientzian ez dute inolako harrik izan euren langile ohiak kalean uzteko".

Bihar 10:30etan da egiteko desjabetzea. Epaileari eskatu diote bertan behera utzi dezala. Larunbatean manifestazioa egingo dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailari esateko "irmoki inplikatzeko" enpresako enpleguari eusteko.

Langileek adierazi dute hainbat hilabetetako soldata zor izan arren, proiektu berriaren alde apustu egin zutela, eta azken hilabeteotan ere "ahalegin handia" egin dutela. "Ez ordaintzeak eta atzerapenak eguneroko ogi izan dira, eta orain berriro izango gara sortu ez dugun egoera baten paganoak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.