300 euro, lan istripuan izandako arduragatik
DONOSTIA. Eraikuntza arloko enpresa bateko bi arduraduni 300na euroko isuna jarri die epaileak, Irungo baserri bateko eraberritze lanetan langile batek izandako istripuaren arduradun direla iritzita. Langileak ez zituen oinarrizko segurtasun neurriak hartu, eta aldamioak ez zituen beharrezko babes neurriak. Aldamioko zati bateko altueran aldaketak egin zituen langileak: lurrera jausi zen, eta zauritu egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu