EKONOMIA

3.000 langile kaleratuko dituela iragarri du CaixaBankek

Bankuak ez du iragarri horietako zenbat izango diren Euskal Herrian. Sindikatuek gehiegizkotzat jo dute kaleratze kopurua.

2013ko otsailaren 25a
18:20
Entzun

Banca Civica eta Valentziako Kutxa hartuta, murrizketak egiteari ekingo dio CaixaBankek, eta gaur eman du zenbakia: 3.000 langile kaleratuko ditu. Gaur jakinarazi die erabakia sindikatuei. Ez du xehetasun gehiagorik eman, eta, beraz, ez du zehaztu kaleratze horietatik zenbat izango diren Euskal Herrian.

"Egungo ingurura egokitzeko eta baliabideen eraginkortasuna hobetzeko helburuz", Caixabankek "beharrezkotzat" jo du "berregituraketa plan bat" ezartzea. Hala zabaldu du gaur, ohar baten bidez. Bankuak adierazi duenez, sindikatuekin negoziatzeko epe bat zabaldu du, eta gaineratu du epe hori apiril amaierara arte luza daitekeela.

Formula guztiak aztertuko dituela eta langile kopurua "negozioaren beharretara egokitzeko neurri onenak" adostuko dituela azaldu du CaixaBankek.

Sindikatuak, aurka

Sindikatuek gehiegizkotzat jo dute CaixaBankek iragarritako kopurua. Berri agentziek CCOO sindikatuko iturriak aipatuta azaldu dutenez, sindikatuek argudiatu dute CaixaBankek baduela lanpostuei eusteko adinako irabaziak lortzeko modua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.