ekonomia

300.000 euroko eskaera Gasteizko Michelini langile baten heriotza amiantoak eragin zuela-eta

2011ko urriaren 10a
12:17
Entzun

Javier Martinez Diaz de Zugazua langilearen sendiak 300.000 euroko eskaera egin dio Gasteizko Michelini haren heriotza amiantoak eragin zuelako. Amiantoak eragindako minbiziagatik hil zen, 2008an, eta familiak erantzukizun zibila egozten dio enpresari. Gaur izan da epaiketa, EAEko Auzitegi Nagusiak langilea amiantoagatik hil zela berretsi ostean.

Martinez 1974 eta 2008 artean aritu zen Gasteizko Michelinen lanean, postu desberdinetan, eta epaitegiek diote frogatuta dagoela babes neurririk gabe amiantoa erabiltzen zutela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.