Lukas Madrilen hil zen, baina, Euskal Herrian ere izan dira istripuak aurten. Urtea hasi denetik gutxienez 36 lan istripu izan dira, eta 17 lagun hil.
Herenegun Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zen, eta segurtasun nahikorik ez zegoela salatu zuten sindikatuek.
Lan istripua
33 urteko oñatiar bat hil zen atzo Madrilgo lantegi batean, lanean ari zela
Iker Lukas 33 urteko oñatiarra hil zen atzo Madrilen, ULMA Handling System enpresaren lantegian. Lanean ari zela zama astun bat gainera erori zitzaion, eta bertan hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu