Espainiako Lan Ministerioak plazaratutako datuen arabera, abuztua hilabete txarra izan da enpleguaren ikuspuntutik Hego Euskal Herrian. Izan ere, uztailetik 3.386 lagun gehiago dira langabezian daudenak. Nafarroan baino ez da jaitsi enplegurik gabe daudenen kopurua (75 gutxiago).
Iazko datuekin alderatuta, aurtengo abuztu amaieran duela urtebete baino 12.450 lagun gehiago ziren enplegurik gabekoak.
Datuak
Araba. Abuztu bukaeran 19.818 langabe (uztailetik +957, iazko abuztutik +1.773).
Bizkaia. Abuztu bukaeran 70.747 langabe (uztailetik +1.784, iazko abuztutik +5.085).
Gipuzkoa. Abuztu bukaeran 38.728 langabe (uztailetik +720, iazko abuztutik +2.117).
Nafarroa. Abuztu bukaeran 40.866 langabe (uztailetik -75 iazko abuztutik +3.475).
Hego Euskal Herria. Abuztu bukaeran 170.159 langabe (uztailetik +3.386, iazko abuztutik +12.450.
Langabezia
3.386 langabe gehiago Hego Euskal Herrian
Uztaileko datuekin alderatuta, Nafarroan baino ez da jaitsi langabezia abuztuan. Iazko datuekin alderatuta, 12.450 lagun gehiago dira orain enplegurik gabe daudenak. Guztira, 170.159 dira Hego Euskal Herrian langabezian daudenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu