Maiatzean %0,087 igo da Euriborra apirilarekin alderatuta. Urtebeteko epean, berriz, arestian aipatutako %1,115.
Euribor indizea 3 puntuko mugaren azpitik egon zen 2002ko abendutik joan den martxo arte. Hain justu, hilabete horretan gainditu zuen muga hori %3,1ean ezarriz. 2000. urtetik, berriz, ez du izan urtebeteko epean iazko maiatzetik aurtengo maiatzera besteko igoerarik.
Ekonomia
%3,3ra iritsi da Euriborra, azken lau urteetako mailarik garestienera
Euriborra, mailegu hipotekarioen interes tasa ezartzeko erreferentzia indize nagusia, %3,308ra igo da maiatzean; hau da, 2002ko abuztutik izan duen mailarik altuena iritsi du. Iazko maiatzetik %1,115 igo da, eta horrek esan nahi du 20 urtean ordaintzeko 120.000 euroko mailegu batean 62 euro garestitu dela hileko kuota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu