Eraikitzen ari diren pabiloi batean lanean ari zen 34 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Landabengo Wolkswagenen, Iruñean. Nafarroako Gobernuak komunikatu baten bidez azaldu duenez, ibilgailu batek harrapatuta hil zen langilea.
Lankideek osasun zaintzak behar izan dituzte gertatutakoaren ostean.
Lan istripua salatzeko 24 orduko lanuztea egingo dute gaur eguerdiko 14:00etatik aurrera.