lan istripua

35 urteko langile bat hil da Olletan, bere autoa basoko pista batetik atera eta irauli ondoren

Istripuan beste langile bat arin zauritu da; Gerindako parke eolikora zihoazen mantentze lanak egitera.

2012ko otsailaren 6a
10:46
Entzun

35 urteko langile bat hil eta beste bat zauritu ziren atzo arratsaldean Olletan (Nafarroa), haien autoa baso pista batetik irten eta irauli ondoren. Eron enpresako langileak biak, Gerindako parke eolikora zihoazen mantentze lanak egitera.

Hildakoa A.P.L. da, Tafallakoa. Harekin zihoan beste langilea arin zauritu zen, eta istripuaren lekuan artatu zuen Tafallako mediku talde batek.

Istripuaren nondik norakoak ikertuko dituzte.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.