2004. eta 2009. urteetan bezala, Gipuzkoako CAF enpresa hautatu du STIB Bruselako Garraio Interkomunalen Sozietateak Belgikako hiri-garraio publikoa hornitzeko. Oraingoan, ordea, kontratuak marka guztiak hautsi ditu. Izan ere, 353 milioi euroko zenbatekoa du, eta Bruselako Metrorako 43 unitateren hornikuntza biltzen du. Gainera, CAFek eta STIBk sinatutako kontratuak hamabi urteko iraupena izango du, eta aldi horretan beste 47 tren arte eskatu ahal izateko aukera jasotzen du.
Proiektu hau kontuan hartuz, 2016. urtean CAF enpresak sinatutako kontratuen zenbatekoa 2.000 milioi eurotik gorakoa da. Hori dela eta, tren industrian jarduten duen enpresa gipuzkoarraren eskari zorroa 6.300 milioi eurokoa baino gehiagokoa da.
Ekainean, Marylanden (AEB) 26 tranbia egiteko kontratua iragarri zuen Beasaingo enpresak.