Interes tipoak puntu laurden igo eta %3,75ean finkatzera erabaki du EBZ Europako Banku Zentralak, eta, horrenbestez, 2001etik izan duten maila altuenera iritsi dira. Erabaki horren bidez "joera inflazionistak" kontrolatu nahi dituztela berretsi du Jean Claude Trinchet EBZko presidenteak, azkenaldiko igoerak iragarri dituen bakoitzean bezala.
Analisten iduriko, interes tipoen goraznko joera goia jotzear dago, baina Trinchetek esan du litekeena dela hurrengo berrikuspenetan ere igotzeko erabakia hartzea. Hala ere, interes tipoak dagoeneko ez direla "baxuak" zehaztu du, "neurritsuak" baizik.
Ekonomia
%3,75era igo ditu interes tipoak Europako Banku Zentralak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu