Ekonomia

%3,799ra igo da Euriborra, 2002ko ekainetik izan duen mailarik altuenera

Interes aldakorreko maileguetan erreferentzia moduan erabitlzen da indize hori, eta, ondorioz, jende askoren hipoteketan eragingo du. Nolanahi ere, aurreko hilabeteetan baino igoera txikiagoa izan du.

2006ko urriaren 31
15:50
Entzun
Zehazki, %0,084 igo da Euribor indizea irailetik (%3,715). Iazko urritik, berriz, %1,385 igo da. Alde horretatik, urte batetik besterako igoera aintzat hartuz gero, iazko irailetik aurtengo irailera bitarteko igoera handiagoa izan zen urritik urrira baino. Beraz, maileguaren urteko berrikuspena urrian dutenei gutxiago eragingo die igoerak irailean zutenei baino.

Nolanahi ere, Euriborrak goruntz jarraituko duela aurreikusten du Europako Banku Zentralak; areago, hazkunde ekonomikoa eta inflazioa orekatzeko igoeraren alde daude erakunde horretako kideak. Urte amaieran %4an koka daitekeela uste dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.