3PARek Dellen eskaintza berria onartu du
NEW YORK. Dell-ek erosiko du 3PAR, HPri gailenduta. Dellek beste eskaintza bat egin dio, 1.600 milioi dolar ingurukoa, eta 3PARek onartu egin du. Nabarmen handitu behar izan du lehen eskaintza, 1.150 milioi dolarrekoa, HPren eskaintza gainditzeko. Dell eta HP ordenagailu ekoizleak 3PAR erosteko lehian ari ziren. 3PARek datuak biltzeko sistemak diseinatzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu