4.0 industria; zeintzuk izan ziren aurrekoak?
Laugarren industria iraultza deritzona laburbiltzeko erabiltzen den kontzeptua da 4.0 industria. 2011n erabili zen aurrenekoz, Hannoverreko azokan (Alemania), eta ekoizpen prozesuen digitalizazioa eta fase bakoitzaren arteko lotura du oinarri. Baina, hori laugarrena bada, zeintzuk izan ziren aurreko hirurak? Aurrenekoa animalien eta gizakiaren indarrean oinarrituriko lanetik bapore gailuetara igarotzea izan zen. Bigarrena produkzio kateen ezarpena, elektrizitatearen bitartez, eta giza eskulan handiarekin. Hirugarrena, azkenik, ekoizpen prozesuaren automatizazioarekin eta robotekin iritsi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu