Loiuko aireportuan izango du eragin nabarmenena Iberiako langileen grebak; Bizkaiko aireportuan 28 hegaldi utzi dituzte bertan behera. Hondarribian, berriz, zortzi hegaldi ez dira abiatuko edo iritsiko. Noaingo aireportuan ere zortzi dira bertan behera utzitako hegaldiak: bi, Iruñea eta Bartzelona artekoak, eta gainontzekoak Madril eta Iruñea artekoak.
Aire konpainiak iragarritako ia 4.000 kaleratzeen aurka protesta egiteko, bost eguneko grebara deitu dute langileek. Horietatik 27 Loiuko aireportuan izango direla ere jakinarazi dute sindikatuek; Hondarribian, berriz, hiru.