Gaur 12:10ean gertatu da ezbeharra. SOS Deiak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu dutenez, 49 urteko langile bat hil da Urdulizko (Bizkaia) Lointek enpresan. Iturriek ez dute argitu zerk eragin duen heriotza, eta arrazoiak ikertzen ari dira. Hildakoaren lankideak eman du ezbeharraren berri, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu badira ere ezin izan dute ezer egin. Epaileak gorpua altxatu eta gero, auzitegi medikuarenera eraman dute, autopsia egiteko.
Lan istripua
49 urteko langile bat hil da Urdulizko Lointek enpresan
Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari direla azaldu du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu