Hungariak gezurra esan diola uste du Europako Batzordeak. Estatistika ofizialaren arabera, Hungariak %3,6ko defizit publikoa izan zuen iaz; Europako Batzordearen iritziz, %6koa, herrialdeak ezohiko aldagaiak sartu zituelako kalkuluetan. Europako Batzordeak defizita murrizteko neurriak eskatu izan dizkio Hungariari, baina ez ditu hartu. Zigortzeko, bertan behera utzi nahi du 495 milioi euroko laguntza.
«Helburua ez da Hungaria zigortzea, Budapestek etxea txukuntzeko pizgarria baizik», esan zuen Johannes Hahn Eskualdeetako Politikarako komisarioak.
495 milioi euroko laguntza kendu nahi diote Hungariari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu