Lan istripua

50 urteko langile bat hil da Irunen

Goizaldean gertatu da ezbeharra. Zaku astun bat erori zaio gainera.

Sindikatuak lan istripuen kontrako protesta egiten Adegiren egoitzaren aurrean, Donostian, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 7a
09:09
Entzun

Aste honetako hirugarren lan istripua da gaurkoa. Irunen gertatu da, goizaldeko 01:40 zirela, plastikoak egiten dituen Irungo Alay enpresan. 50 urteko gizonezkoa lanean ari zen, eta zaku bat erori zaio gainera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auzitegi medikuek autopsia egingo diote datozen orduetan.

Aste hasieran beste bi langile hil ziren lan istripuz, Bedian bata eta Azpeitian bestea. Sindikatuek ohartarazi dute lan istripuena ez dela "koiunturala", "oinarrizko" arazo baten ondorio baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.